Ezagutu gaitzazu
Guri buruz
2015ean ezagutu ginen sorosle lanetan Gorliz eta Plentziako hondartzetan. Hiru urte elkarrekin lan egin ondoren, gure bideak banandu egin ziren 2018ko amaieran berriro elkartzeko eta bertan proiektu zirraragarri honi ekiteko erabakia hartu genuen.

Co-founder
Lander Arostegui
Lander Aróstegui gastronomiaren maitalea da, kirolari sutsua eta bidaietan deskubritzen dituen xehetasun eta esperientzien behatzaile adi. Bilbon jaioa, Gastronomia eta Sukaldaritza Artetan lizentziatua eta Hotelak Kudeatzeko Programa burutu zuen. Ekintzaile bezala jatetxe eredu berri bat sustatu nahi zuen, non produktu osasuntsu eta exotikoak eta ingurumenaren zaintzea protagonista izango ziren. Gaur egun, Nalu Poké jatetxeko eta surf tabernako jabea da.

Co-Founder
Edson Conde
Edson Conde argazkilaritza eta bidaiatzea maite du, leku berri eta exotikoak ezagutzeko. Getxon jaioa eta 15 urte baino gehiagoz igerilaria izan zen. Itsasoa eta bertako gastronomia maite ditu. Euskal Herriko Unibertsitatean Meatze eta Energia Ingeniaritzan lizentziatu ondoren, 2 urtez aritu da ingeniari gisa eta bere Marketing Digital Agentzia zuzentzen. Gaur egun, Nalu Poké jatetxeko eta surf tabernako jabea da.